THE DANISH GIRL HAUSNARKETAK

Ainhoa Arruti Bereziartua: 

Egia esan ez dakit nola eman hasiera hausnarketa honi, zeren gehien inpaktatu didana, funtsezko historiaz aparte amaiera izan da. Protagonista Lili, bere errealitatera, bere izaerara, bere pertsonara oinarritzen ez den bizitza bizitzen egon da, Einarrena; lanbide bat dauka, ezkondua, hau da, gizarteak espero edota eskatzen duen hori jarraitzen egon da.

Hau zergatik gertatu zaion eta gaur egun ere gertatzen den? Nik pentsatzen dut ingurukoak, testuinguruak eta gaur egun aurkitzen garen gizarte honetan, esaten denaren beldurragatik dela, onartuak sentituko ez diren kezka horretan oinarrituz. Honen harira, erraz nabarmendu daiteke testuinguruak, pertsona baten bizitzan duen garrantzia eta eragina (bere bikoteak izandako jarrera aipagarria da adibidez); eta honengatik, pertsona baten trantsizioa egoera horretan zeharo alda daitekeela.

Zer egin beharko genuke, gure inguruan horrelako egoera egokituz gero? Beti esaten dudana, erraz esaten da eta gomendatzen dira gauzak kanpotik, egoera hori zure baitan bizi gabe. Baina egin behar dena egitekotan, argi ikusten dut pertsona horri nire laguntza eskaini beharko niokeela, jakinaraziz noski, edozer gauza gertatuta ere, betirako izango nauela, momentu on eta txarretan..

Oso interesgarria egin zait, Lilik bizi izan duen prozesua, benetako pertsona azalaratu arte. Nahiz eta hau txikitatik pasatzen zitzaiola esan, nire ustetan, Gendra bera pintatzen hasi zenean, izan zen gorakada. Bere aurpegian nabari zen gustura egiten zuela "pertsonai horren antzezpena" besteen begietan, baina ez zen inolako antzezpenik egiten ari, benetako izaera azalarazten baizik. Eta modu horrek, benetako bera izateko aukera ematen zion.

Azkeneko medikuarengana iristen direnean, berak duenaren inguruko konponbide bat erakusten dio: operazio bikoitza. Mediku honen ustetan, trantsizio egoera horretan aurkitzen diren pertsonen soluzio bakarra ebakuntza da, nahi duten hori izateko garaian. Baina benetan beharrezkoa al da prozesu guzti hori jasatea, alde dituen gauzez aparte, dituen arrisku guztiekin? Kasu asko daude munduan eta pertsona bakoitzaren kasua zeharo ezberdina da, batzuk beharra ikusiko dute eta besteak aintza ez. Baina behar hori ikusten dutenek, zergatik ikusten dute? Hau da, benetan beharra dutelako bere identitareakin bat datorren genitalak izateko edota gizarteak eskatzen duenari erantzun bat emateko, emakumeak direnak alua eta gizonek zakila. Honen inguruan zalantza handiak ditut, baina ez dakit.

Hemen jartzen dizkizut pare bat esaldi deigarriak egin zaizkitenak esaterako, "Yo quiero ser mujer, no pintora" eta "Ya soy yo misma, por completo" (behin ebakuntza eta gero).

Eta jada bukatzeko, amaierak inpakto handia izan du nigan, emozionatzera iritsi arte; ez nuen uste hainbeste gustatuko zitzaidanik. Asko esan dit bukaerak, Lilik (Einarren itxura mantenduz) margotzen zituen paisaiak bisitatzera joan dira eta hori, berataz agurtzeko modua iruditu zait, modu paregabea.

Honetaz aparte, haizeak Gerdaren pañueloa eramaten duenean (Liliren gustukoena), zeozergatik izan den sentsazioa izan dut, jada Lili ASKE zelako, ASKE izan nahi zuelako eta zapi horrekin agian, ASKE sentitzen zelako.

Nik ez dakit horrelako gaitasun edota indarrik aterako dudan noizbait, bizitzan jartzen zaizkidan erronkei horrela aurre egiteko, saiatu behintzat egingo naiz. Argi dago, gomendatuko dudan pelikula bat izango dela, eta esan behar dizut bide batez, hausnarketa hau bukatzerako jada, lagun bati gomendatu diodala. Honen arrazoia argi daukat, Liliren egoera antzekoa bizitzen duten pertsonen errealitatearen alderdiak adierazten dituelako, nahiz eta gizarte mailan onartzea kostatze zaigun. Baina bueno, honi buelta emateko GARAIA DA IADA EZ??

Larraitz Artola Zuriarrain:

Atzoko egunean " la chica danesa " filma ikusi nuen eta esan beharra dut pelikula honek niregan inpaktu handia izan duela. Lehenik eta behin, Liliren (Einar) bizitza nahiko gogorra izan dela esan beharra dago eta pelikula bera zein amaiera nahiko txokanteak izan direla aipatu nahiko nuke. Azken batean, Einar ezkondua dago baina ekintza batzuen ondorioz eta denbora igaro ondoren Einar neska dela ohartu eta arrisku handiak biziz Lili gisa hiltzen da.

Liliren prozesua oso interesgarria zein gardena izan dela esan nahiko nuke. Einarrek txikitatik ezberdina dela azpimarratzen du baina gizarteak markatutako esteriotipoak jarraitze arren, bere izaera alde batera utzi eta berak inkontzienteki nahi ez duen bizitza bizi du. Baina egun batean "Liliren papera" jokatzen hasi eta bere benetako izaera aurkitzea edo azaleratzea lortzen du.

Esan beharra dut argi ikus daitekeela filma 1926. urtean kokatua dagoela. Azken batean, Einarrek Lili dela azpimarratzen duenean medikura eramaten dute "gaixotasun" hori sedatzeko asmoz. Tamalez mediku askok psikologikoki gaizki dagoela azpimarratzen dute eta hau oso tristea iruditzen zaidala aipatu nahiko nuke. Pelikulan zehar Einar transexuala dela ikus daiteke eta hau esatea gogorra bada ere, pelikulan oso garbi ikus daiteke gizarteak ez duela bera den bezala onartzen. Bere emazteak, lagun batzuek zein mediku batek laguntzen diote soilik eta gizarteak baztertu egiten du.

Edonola ere zergatik medikuak sexu aldaketa bat gomendatzen dio Liliri? Zergatik bera den bezalako izateko sexu aldaketa bat izan behar du? Gaur egun sexu aldaketa ugari ematen dira transexualen aldetik, azken batean, zenbait pertsonentzako ezinbesteko prozesua baita, baina zergatik da beharrezkoa sexu aldaketa bat egitea? Nire abururako gizarteak bultzatutako presio bat da, azken buruan, neska bazara alua izan beharra duzu eta mutila bazara zakila. Beraz, gizartearen arabera genitalek sexu sailkapena burutzeko balio dute eta hori dela eta transexualak opertazea erabakitzen dute; baina nire aburuz sexu identitatea ez da genitalen arabera sailkatu behar.

Orain, zergatik kostatzen zaigu gizarte gisa transexualak ulertzea?  Filma 20. harmarkan kokatua badago ere, gaur egun ere transexualen egoera nahiko arrotza da eta jende askok ez du ulertzen. Egia da aurrerapauso handiak egin direla gaur egun, baina oraindik ere lan handia burutu beharra dugu eta horretarako gogoa eta besteenganako errespetua bermatua egon beharra dago.

Errespetu hori eta laguntzeko gogo hori Einar edo Liliren emazteak erakusten du. Izugarri gustatu zait bere emazteak Liliri eskaintzen dion laguntza, azken finean, ez baita erraza zure senarrari prozesu horretan laguntzea. Gerda Lilirekiko oso enpatika agertzen da (bere gorabeherekin) eta hori baloratzekoa zein eskertzekoa da.

Jarraitzeko, filmean zehar eta Lilik esandako bi esaldi azpimarratu nahiko nituzke:  "ez dakit zer egin dudan horren maitatua izateko" eta " azkenean ni naizen bezalakoa naiz". 

Laburbilduz, film hau paregabea iruditu zait transexualen prozesua nolakoa izan daitekeen ulertzeko eta askotan gizartea zein gogorra den ikusteko. Nire aburuz oraindik ere XXI. mendean gai honi buruzko lan handiak burutu beharra daude eta pertsona hauei beraien prozesuan ahalik eta gehien lagundu. Ahaztu ditzagun gizarteak markatutako ibilbide homogeneoak eta izan gaitezen bakoitza aske nahi duguna izateko!

Maider Azarola Zubizarreta:

La chica Danesa filma deigarria eta interesgarria iruditu zait. Pertsonaien janzkera eta hitz egiteko moduagatik beste garai bateko film bat dela ondorioztatu dezakegulakoan nago. "Como una mujer verdadera" edota horrelako espresioek, nahiz, gizonezkoak emakumea konkistatu behar duenaren ideien presentziak eraman nau hori pentsatzera. 

Bere nortasuna identifikatzeko arazoak izan ditzazkeen pertsonaia bat ageri da filmaren hasieran. Filma ikusten goazen heinean ordea, transexual baten bizitza deskribatzen dela ikus dezakegu. Prozesu latz eta gogoangarri bat isladatzen da bertan eta gaur egungo gizartean presente dagoen gai bat jorratzen du, transexualitatea. Garai hartan ordea, gai arrotz bat zen eta askok gaixotasun gisa ikusten zuten.

Gizartean horrelako adibiderik izan gabe, norbera zerbait "desberdina" dela ikusteak bertigo handia eragin dezakeela iruditzen zait, are gehiago ez-jakintasuna gailentzen zen garai haietan.Gaur egun ordea, desberdina izatea modan dago, baina beti ere molde batzuen barruan sartzen bagara. 

Gauza exotiko eta ez-ohikoak gustatzen dira eta norberak bere toke pertsonala bilatzen du. Norbera denaren onarpena eta desira oso presente daude istorioan zehar. Iruditzen zait garenaren eta adierazten dugunaren artean bide bat dagoela. Batzuen bidea laburragoa izan ohi da eta beste batzuena berriz luzeagoa. Batzuk lortzen dute bidea gurutzatu eta egunerokotasunera beraien nortasun originala eramatea, beste batzuk ordea, kareta batzuen atzean bizi dira betirako. Lilik ausardia erakusten du eta bera, den bezala aldarrikatu ahal izateko amaierara arte borrokatzen du.

Onarpen horretan, eragin soziala eta inguruko pertsonen babesa oinarrizkoak direla iruditzen zaizkit. Liliri bere emazteak ulertu eta momentu zailenetan ere lagundu egin zion, bertan egon baizen filmaren amaiera eta baita Liliren bizitzaren amaierara arte ere. 

Adibide aproposa iruditzen zait jarrerari dagokionez eta guztiok praktikan jarri beharko genukeelakoan nago.

Liliren emazteak bazekien ebakuntzak mina egingo ziola hari, baina aldi berean zoriontasuna emango ziola. Hori ikusirik, onaren eta txarraren arteko oreka bat bilatu eta erabaki bat hartu behar izan zuen. Horrelako erabakiek beldur handia ematen dute eta ziurtasun gabezi handia sorrarazi. 


Orokorrean, deseroso sentitzen gara ezagutzen ez ditugun eremuetan. Beti erakutsi digute arau eta baldintza batzuetan oinarrituta bizitzen eta horiek falta zaizkigunean, galdu egiten gara. Bizitzako erabakiak hartzeko edota etxeko lanak egiteko testuinguru batean aplika daiteke ideia hau. Filmean ikus dezakegun moduan ordea, zorintasuna aurkitzeko, momentu labur bat soilik bada ere, gogor borrokatu behar da.

Aipatu beharra daukat tentsioan ikusten egon nintzen film bat izan zela. Gaur egun bizitzen ari garen egoera ikusirik, coronavirusa hain zuzen ere, etxean sartuta egon beharra daukagu. Horrek, gure emozioetan duen eragina kontuan harturik, film honekiko nire perzepzioan eragin zuzena izan zuela esango nuke. 

Johana Bachiller Aldazabal:

Aste honetan "La chica Danesa" pelikula ikusteko aukera izan dut, hau XX.mendean kokaturik dago. Filmaren protagonistak bikote bat dira, emakume eta gizon batez osatuak baina, istorioa aurrera joan ahala gizonak emakumea sentitzen dela adierazten du, eta ondorioz genero aldaketa lortzeko borroka egiten du.

Pelikula hasieran, Gerda eta Einar, emakumezko pertsonai berri bat sortzen dute, Lili izenekoa, hau Einarrek interpretatzen du. Hasiera batean, bikoteak jolas modura hartzen dute baina pelikularen momentu zehatz batean Gerda Einar emakumez jantzita marrazten du, hura horrela jantzita ikusten denean, errealitatean emakumea izan nahi dela ohartarazten da. Gerdak berak bakarrik nahi duenean uzten dio Lilis janztea baina Einarrek egunerokoan emakumez jantzi nahi du. Pixkanaka Gerda konturatzen da Lili pertsonaia errealitatera pasatzen ari dela eta hori ez du gustoko. Horren ondorioz, bere senarrarekin hitz egiten du Lili pertsonaia desagertzeko asmoarekin eta hau, azkenean buru hauste bat da Einarrentzat izan ere, bera emakume sentitzen delako baina aldi berean, ingurukoen onarpen eza duenez puntu batera iristen da non pentsatzen duen psikologikoki gaixorik dagoela. Hortaz, hainbat medikutara jotzen du, baina gaixotasun psilogiko bat balu bezala tratatzen dute.

Aipatu dudan mendeko garai horretan, horrelako egoerak ez ziren gizartean onartuak. Baina gaur egun, gure gizartean transexualitatea onartuta dago? Nire ustez ez, "normaltzat" dugun eredu edota estereotipotik ateratzen den jendea ez da gizartean ongi ikusten. Honekin batera, pertsona oro aske izan behar du nahi duen moduan janzteko edota izateko. Eta are gehiago jaiotzen garen gorputzarekin ez bagara identifikatzen eskubidea izan behar dugu genero aldaketa bat egiteko, eta gizartean onartua izateko.

Einarrek bere ametsa egi bihur dadin borroka egiten du eta azkenean mediku bat aurkitzen du, ulertzen duena eta laguntzeko prest dagoena. Medikuak azaltzen dio genero aldaketa egiteko ebakuntza bat egin behar diola eta horrek arrisku izugarria duela. Azkenean, Einarren ametsa egi bihurtzen da eta emakumea izatea lortzen du. Baina ebakuntzaren ondorioz hil egiten da.

Filmaren azkeneko eszenean, Gerda eta haren laguna agertzen dira. Gerdak Liliren zapia lepoan daramala, haize bortiz batek airean eramaten du eta bere lagunak hura hartzen saiatzen da baina Gerdak "dejalo ser libre" esaten dio, esaldi horrek Einarrek pelikula guztian aske izan nahi zuena irudikatzen du.

Iraia Arruti Hidalgo:

La chica danesa pelikula ikustea eta hau inklusioarekin lotzea izan da aste honetan egin beharreko jardueretako bat. Hau honela izanik, kafe bat eskuan eta ohean lasai etzanda pelikula ikusten hasi nuen.

Inklusioari dagokionez, eskolan eman beharreko inklusioa baino gizarte maila zabalago batean eman beharreko eta pixkanaka ematen ari den inklusioko gai bat du ardatz. Transexualitatea.

Pelikula interesgarria iruditu zait eta hiru ideia ditut azpimarratu nahiekoak:

© 2020 Heavy Lab. Todos los derechos reservados.
Creado con Webnode
¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar