MIÑAN DOKUMENTALA

Ainhoa Arruti Bereziartua: 

Amets Irungo harrera sarera hurbiltzen da, Irunen geratzea erabakitzen zuten migrante bakar horiei elkarrizketa egiteko asmotan, asiloko prozesuan laguntzeko eta era berean, guk ere, beraien historia gehiago ezagutzeko. Hori izango zen dokumentala egitearen arrazoia pentsatzen dut nik. 

Hau guztia sortu aurretik, bi unetan elkarrizketatu zen Ibrahimekin Amets eta horren harira sortu zen beraien arteko harremana; Ibrahimek Ametsi esaten zion moduan, bien artean mugimendua sortu zen eta mugimendu horretan murgiltzen dira.

Hasiera batean Ibrahimak, Europara ez zuela etorri nahi adirazi zion Ametsi eta horrek, migranteekiko zuen begirada hautsi zion. Ederki adierazten du Ametsek dokumentalean eta begira, arrazoi guztia ematen diot esaten duenean, migrantea iristen den lekura iristeko egin duen bidea zaila, luzea eta gogorra izan dela eta pertsona horiek, enpatia eta maitasun pixkat jasotzea, oinarrizko beharra dute. Lehen beraien artean sortu zen harreman eta kimika berezi horren ondorioz, behin migranteen errealitatea ezagututa, lantxo bat egiten hasi ziren elkarrekin (beti ere Ibrahimaren baimenarekin), Ametsen ahalegina Ibrahima entzutea eta ikustea izanez.

Lanketako testuan aipatzen den moduan, funtsezkoa da protagonistekiko hurbilketa hori eraikitzean, errespetuzkoa izatea; ez baitira subjektu soiltzat hartzen, ikerketaren parte baizik. Askotan ahots ezberdinak daude (periferikoak), isilak direnak, kolektibo zehatzetan oinarritzen diren ikerketak, baina beren ahotsa presente ez dutenak.

Laburki azaltzen du haurren ahotsa, eskola etapan funtsezkoak diren zenbait alderdi ezagutzeko ezinbestekoak direla eta Ibrahimaren kasura zuzenduz berdina gertatzen da. Benetan gertatzen zaionaz eta bizi duenaz ohartzeko, nahitaezkoa da bere ahotsa entzutea eta ez ematen dizkiguten zenbaki batzuetan oinarritzea. Gaur egun gainera, antzeko egoera bizi duten pertsona ugari daude gizartean.

Ikerketaren hasierak bat egiten du bertako protagonistaren bizi historia ezagutzeko nahiarekin. Haren kontakizuna entzun eta irakurtzean, Alegriaren esperientziarekin lotutako zenbait kontu oraindik azaleratuago geratzen dira, Ibrahimaren kasuarekin gertatzen den moduan.

Lanketako testuak bezala, Ametsen lanak (hau behin eta berriz errepikatzen dut hitz hauetan zehar), pertsonaren errealitatea ezagutzea du helburutzat epaiketak, aurre iritziak eta gertukoa egiten ez zaigunarekiko beldurra alde batera utziz. Bere ahotsa, ahots propioa lehen mailan jarriz, gauzei bere izenez deituz eta bere bizipenetatik abiatuz noski.

Honetaz aparte, ahozko kultura sendoa, indartsua duen pertsona baten artea erakustea du helburutzat, migrantea bere gaitasunetatik erakutsiz.

Ametsek egindako lana ikerketa soilik izateaz gain, Ibrahimaren bizitzan istorioan oinarritua dago, dokumentalaren funtsa hori izanez. Honen inguruan informazioa lortzeko erabili duen teknika nagusiena elkarrizketa izan zela esango nuke, hau da, elkarrizketa horien bitartez jaso duen informazio guztia, bizipenak, sentimendu ezberdinak... bere lanaren mamia izatera iritsiz.

Elkarrizketekin hasi zenean, prozesua zaila eta gogorra izan zela adierazten du Ametsek, berak, zalantza etiko asko izan zituelako; zehazki ez baitzekien laguntzen ari zen edota berriz sufirarazten zion. Honekin batera, Ametsek bere lekua, martxan jarri zuen ariketa ere zalantzan jarri zuen baina berak aitortzen duen moduan, Ibrahimek kendu zizkion zituen zalantza guztiak eta aurrera egiten lagundu zion; Ibrahimek berak Ametsek egin nahi zuen horri zentzua ikusiko ziolako.

Testuan aipamen berezia egiten dio "Cuaderno de vida" izeneko elementuari. Testuaren protagonistak, hitzekin adierazteko arazoak planteatzen zituen hainbat arrazoiengatik. Baina testuan idaztea asko gustatzen zitzaiola adierazten du eta Ibrahimak egindako marrazkiak liburuan txertatu dituzten heinera, adierazteko duen beste modu bat zabaldu da horrela.

Ikerketa baino esan dudan moduan, bere bizitza prozesuan, Ibrahimaren ahotsean jarri du interesa eta funtsa Ametsek. Bere egoera antzekoa bizi dutenen inguruko portzentaietan arreta jarri ordez, pertsonak berak, aurrez aurre kontatutakoan oinarritu da guztia egitean. Ametsek dokumentalean zehatz mehatz esaten duen moduan: "Migranteen aktualitatea era batean jasotzen dugu zenbaki edota portzentai batzuetan oinarrituz, baina askotan, abstrakzioaoren itsasoan murgildu gara. Deshumanizatua geratzen da, matematika inhumano horretan oinarritzen bagara".

Guzti horregatik, beste pausa eta denbora eskaini nahi izan dio Ametsek, pertsona bat kasu honetan Ibrahima, bere gorputzean, ahotsean eta historia propioa entzunez. Argi dago adierazi dudana egiteko eta dokumental eta liburu bat gehitzen badiogu, elkarrizketa asko egongo direla atzetik.

Egindako lanaren bidez, landutako testuan aipatzen den moduan, Ametsek ere Ibrahimaren historia eta bizitza ezagutzeko aukera izan du, eta horrek, bukaerako "produktua" esan dezakegu, nahi duen lekura iritsi da. Baita ere erakutsiz eta azalaraziz, Ibrahima bezalako migranteek bizi duten egoera, ez dela askok uste edota kontatzen digutenaren berbera.

Geihen eragin didaten gauzetatik amarekiko eta bere familiarekiko izan dituen iruzkinak izan dira, hala nola, "Nire amaren begiek ez dute ni ikusterik merezi" edota etorkizunaren inguruan galdetzen zitzaionean ere, bera ez ezik bere familiataz mintzatzen zen. "Niretzat ez baldin bada ezer aldatzen, ez dio axola, ez da larria. Baina nahiko nuke nire familiaren bizitza aldatzea. Bizitza ezagutu dudanetik, Fatimatu da nire ama, sufrimendua besterik ez du izan". Hau guztia, bere aurpegian malkoak isurtzen ziren bitartean. Asko esaten zuen bere aurpegiko adierazpenek, espresioek eta bere begietatik islatzen zen aurretik bizi izan zuen sufrimendua.

Landutako testuaren amaieran, ondorio nagusi bat adierazten da zein Ibrahimaren egoerarekin lotura egiten dudana; aniztasunarekiko begirada ezberdina izatea eta pertsona guztiak eskubide berdinak izan behar dituztela abiapuntu bezala.

Azken finean, hezitzaile izango garen heinean honen alde jokatu behar baitugu, hau da, gizarte inklusibo baten alde eta aniztasunaren alde borrokatuz. Horretarako argi dago nahitaezkoa dela pertsona guztiak errespetatzea eta etorkizun batean hori bermatzea.

Nire iritzia adieraziz, dokumentala mundiala izan dela adierazi behar dizut, migranteen inguruan esaten denarekiko buelta emateko aproposa iruditu zaidalako eta modu zintzoan egina gainera. Bere bizipenetan oinarriturik egoteak asko islatzen du eta lan paregabea egin du Ametsek (ez nuen gutxiago espero), baina Ibrahima ahaztu gabe, bera baita proiektu honen funtsa eta istorio benetan iristera, laguntzen duena. Eta arrazoi zenuen Esti, liburua irakurtzeko irrikitan gelditu naiz!

Eta behin amaitzeko, Ibrahimak dokumentalean zehar esaldi bat esaten du, zehazki autobusean doanean Ametsekin: poliki-poliki, beti AURRERA!

Larraitz Artola Zuriarrain: 

Aste honetako lana, Miñan dokumentala ikustea zein Rivas Floresen artikulua irakurtzea izan da. Dokumentalean zein artikuluan, bi pertsona ezberdinen bizitza historioa kontatzen zaigu eta bizitza historia hori egiteko ea zein nolako prozesu izan duten esplikatzen da.

Baina zer da bizitza historia bat? Bizitza historietan, elkarrizketatuek euren bizitza kontatzen dute. Elkarrizketatzaile baten laguntzarekin, elkarrizketatuek euren bizitzako etapak, gertaerak edo momentu garrantzitsuak, pozgarriak edo tristeak kontatzen dituzte. Batzuetan, elkarrizketatuak idatzitako idazkiak, bizi izandako tokietara egindako bisitak, argazkiak, eskutitzak edo lagun eta senitartekoei egindako elkarrizketak... erabiltzen dira azterketarako material gisa.

Jada zer den jakin ondoren, teknika baliagarria zein interesgarria dela deritzot. Teknika honen bitartez, elkarrizketuen bizitza modu subjetibo batean ikus dezakegu eta hare eta garrantzitsuagoa, beraien ikuspuntutik. Bizitza historia beraien bizitza pertsonalean dago oinarrituta eta beraz, beraien sentimentuak, emozioak, sentsazioak... hobeto ulertu ahal izango ditugu. Hortaz, teknika honen bitartez, historia oinarritzen den pertsonarekiko enpatia gehiago izan dezakegu eta bere bizitza hobeto ulertu.

Ikusitako zein irakurritako historiak hunkigarriak zein interesgarriak iruditu zaizkit, baina batez ere dokumentalean Amets Arzallusek ezagutu zuen imigrantearen historia iruditu zait emozionantena. Berak ez zuen Europara etorri nahi, baina bizitzak ibilbide hori markatu ondoren etorri beharra izan zuen eta bizitza oso gogorra bizi duela esan daiteke. Azken batean, bere herrialdetik alde egin eta Europara etortzeko abentura nahiko arriskutsuak bizi izan zituen, hala nola, desertuan bizitakoak; eta horrek bere egoera psikologikoan zein fisikoan ondorioak izan ditu.

Teknika honen bitartez, imigrantearen bizitza nolakoa izan den hobeto ulertu ahal izan dut eta esan beharra dut, nohizean behin, malkoren bat edo beste atera dela nire begietatik. Bere historia oso gogorra iruditu zitzaidan eta honelako historiak munduan zehar milaka eta milaka pertsonek bizi dutela pentsatzeak oilo ipurdiak ateratzen dizkit.

Artikuluan irakurritako historiari dagokionez, aurrekoa bezalaxe interesgarria iruditu zait. Bertan, Alegriaren bizitza kontatzen zaigu, non haurra zenean bizitako historiak azaltzen zaizkigun. Esate baterako, haurra zenean heziketa berezietako gelan esperimentatutako esperientziak esplikatzen zaizkigu eta ondoren, psikiatrikoetan bizitakoak.

Historia honen bitartez, argi eta garbi ikusi ahal izan dugu eskolak nolako eragina duen guregan, azken buruan, emakume honen oroitzapenetan, eskola eremu negatibo gisa gogoratzen duela ondorioztatu baitut. Egia da irakaslea laguntzen saiatu zela, baina esperientzia negatiboek bere bizitza markatu zutela iruditzen zait.

Gainera, aurreko asteetan aipatutakoari eutsiz, eskola askotan inklusio kontzeptua nahiko abtraktua dela esan dezakegu. Zenbait eskolatan nahiz eta inklusioa defenditu eta bultzatzen dela esan, ondoren praktikan ez da jartzen; eta horrek, ondorioak izaten ditu gure ikasleengan.

Esan beharra dago bi historia hauen bidez teknika berri bat ikasi dugula eta teknika hau, bai hezkuntza esparruan zein bizitzako esparru ezberdinetan erabiltzeko oso baliagarria dela. Esate baterako, lauhileko honetan egin behar den moduluko lana egiteko baliagarria izan daiteke eta ideia berriak txertatzeko ere aproposa izan daiteke. Azken finean, teknika hau burutzerako garaian modu ezberdinak planteatu daitezke, hala nola, ikertu nahi den pertsonak idatzitako dokumentuak aztertu eta horrekin batera, pertsona horren argazkiak, idatzitako eta jasotako eskutitzak... aztertu ditzakegu; baita ere, elkarrizketa ezberdinak egin daitezke.

Laburbilduz, bizitza historien bitartez beste pertsonen bizitza nolakoa izan den sakonki aztertu dezakegu; non bereaien sentimenduak, bizipenak, emozioak... pil-pilean dauden. Modu honetara, beraien historiak hobeto ezagutzeko aukera eskaintzen zaigu eta baita gehiago enpatizatzeko ere. Nire iritzi pertsonalean oinarrituz, izugarri gustatzen zaizkit honelako teknikak; honela beste pertsonen bizitzak nolakoak izan diren ikusi ahal ditzaket eta hau pertsona gisa eraikitzeko oso garrantzitsua dela deritzot.

Johana Bachiller Aldazabal:

Aste honetan, Miñan dokumentala ikusteko eta "Reflexionando sobre la experiencia escolar de Alegría" artikulua irakurtzeko aukera izan dut. Dokumentalari dagokionez, Amets, Miñan liburua idatzi duena, eta Ibrahima Balde protagonista agertzen dira bertan. Ibrahima Baldek bere bizitan izandako bizi esperientziak kontatzen ditu, horiek oinarritzat hartuta eta Ametsen laguntzarekin liburu bat idatzi dute. Aldiz, irakurgaian Alegríak eskola eremuan izan dituen bizipenak adierazten dira, gehienak oroitzapen txarrak direlarik. Hortaz gainera, azaltzen diren egoera ezberdinetan profesionalak nola jardun zuten aipatzen da. Ondorioz, bai dokumentalean bai irakurgaian antzekotasun batekin aurkitzen gara, zehazki, bizi esperientziak.

Aldez aurretik aipatu ditudan bi egoerak kontuan harturik eta Eskola Inklusiboaren Oinarriak ikasgaiarekin lotura egiteko, inklusioaren garrantziaz ohartu naiz. Gaur egun, hezkuntza eremuan inklusioa bermatzea beharrezkoa dela esan ohi da, hain zuzen ere, Eskola Inklusiboan. Nahiz eta gure gizartean horrelako eskolak egon, gainerakoetan ez da inklusioa bilatzen, integrazioa baizik. Horren adibide dugu Alegríak adierazten duena "Tenía muy pocos amigos... cuando íbamos al aula de educación especial era peor, se decía que era la clase de los tontos." Esaldi honi erreparatuz, ikus daiteke behar bereziak zituzten ikasgelak, gelatik atera eta beste eremu batean jasotzen zituztela ikasgaiak, horrek bazterketak eragiten ditu. Kasu horietan, haur horiek beste ikaskideekin ikasgela berdinean, hezkuntza jaso behar dute, horrekin inklusioa bultzatzen da eta ez bazterketa. Horrekin batera, gelatik ateratzen diren haurrak besteekin harremanak edukitzeko zailtasun handiagoak izaten dituzte, batzuetan gainerako haurrak "desberdin" bezala ikusten dituztelako.

Aurrekoarekin lotura eginez, haur guztiek kalitatezko hezkuntza bat jasotzeko eskubidea dute. Gainera, Hezkuntza-sistemak batzuetan ez ditu bere betebeharrak betetzen, pertsona guztientzako kalitatezko hezkuntza eragotziz. Sistema zapaltzailea eta hierarkikoa izan da askotan, eta oraindik ere izaten jarraitzen du. Sistema horretan, homogenizazioa bilatzen da, eta ez ditu desberdintasunak balioesten eta errespetatzen.

Hortaz, garrantzitsua da egoera bazterketak jasaten dituzten pertsonen bizipenak ikustasaraztea. Beharrezkoa da eskola-sistemak ez ardaztea zailtasunak pertsonengan, haien inguruko testuinguruetan baizik. Eskola-sistemen behar pedagogikoei buruz hitz egiten hasten garenean, eta ez ikasleen hezkuntza-premia bereziei buruz, inklusiorako urrats handiak emango ditugu. Azken finean, pertsonen gaitasunei kasu egiten badiegu eta pertsona orori bezala beharrei erantzuten dugunean, inklusio bermatuko dugu. Honekin esan nahi dudana da, pertsonarengan oinarritu behar garela eta merezi duten moduan tratatu behar ditugula.

Nire gogoetari bukaera emateko irakurgaian Diversidad Humana kontzeptuaren definizioa adieraztea komenigarria irutzen zait, honela definitzen duelarik:

"Todas las personas (sean blancas, negras, altas, bajas, gordas, flacas, trisómicas, miopes, ciegas, sordas, católicas, musulmanas, judías, heterosexuales, homosexuales, bisexuales, intersexuales, transexuales, etc.), deben tener los mismos derechos."

Azken finean, gizarte inklusibo batean hezteko beharrezkoa da pertsona orok errespetatzea, beraien itxura fisikoa kontuan hartu gabe. Hortaz, eta etorkizunean hezitzaile bezala, ikasgelan inklusioa bermatzearen alde jokatu dut, izan ere, bazterkeriaren aurka kokatzen dudalako nire burua eta aniztasunari erantzutea izango baita nire helburu nagusietako bat.

Iraia Arruti Hidalgo:

Bizi errelatoen teknika

Hasteko ezin ditut aipatu gabe utzi dokumentala ikusi bitartean barruan mugitutako guztiak, begietako diztirak zein nahigabeko malkoak eta azalean tentetutako ile bakoitza. Zenbat gauza ditudan esan nahiak eta ezin esanak... Miñan ikusi eta gero barruak nahastuta ditut eta nahi ez arren, badakit ondo zergatik.

Bizi errelatoen teknika, hezkuntzako herramientaz hitz egin baina lehen, dokumentalak esandako hainbat gauza aipatu nahi izan ditut. Ametsek ondo azaltzen duen moduan, gaur egungo gizartean segunduko ehun informazioren gizartea da. Gainazaleko gizartea. Gainazaleko gizartea diot, ongi aipatzen duen moduan, txio batean sartzen diren 140 karakteretatik sortzen baitugu albiste, ideia, informazio edo gertakizuna. Pausatu eta karaktere horietatik sakonago aurkituko ditugunak kontuan hartu gabe.

Ahaztu gabe, karaktere horietan irakurritakoarekin sortzen dugula gurea, gurea eta ustezko errealitatea dena. Sortzen edo egiten dugun aldi berean desegiten. Egia den hori gezur bilakatuz.

Gehitzekoa den beste ideia edo sentsazioa da Ametsek aipatzen duen immigrazioari dagokion ideia maximizatua (hala nola deitzeko), jasotzen dugun informazioetan, zenbakiak bihurtzen baititugu pertsonak edo historiak. Pertsonak, bizipenak, bizitzak... zenbaki bihurtzen ditugun horretan, hezkuntzaren islada txiki bat ikusi diot alderatu ezin diren gauzak izan arren. Hezkuntza, ikasitakoa, bizipenak eta bizitzak zenbaki bihurtzen ditugu. Zenbaki bihurtu eta eskolako gela ilunena den almazeneko armairuko azken kajoiean sartuz. "Bizitzak."

Irakurri beharreko artikuluari dagokionez, Miñan dokumentalaren azalpen teorikoa izan den honetan, azpimarratzekoak diren pare bat ideia aurkitu ditut. Aipatzea ezinbestekotzat hartuz; analisia protagonistaren bizipen, aho eta hitzetatik abiatzea. Honek, bizi errelatoen teknikaren oinarria azaltzeaz gain, hauek hezkuntzan behar luketen lekua ere azpimarratzen du zeharka.

Haurrak entzuteari uzten diogu zenbait momentutan, haurrak ustez esaten dutena gure hitzekin bete eta sortuz. Norberak bere lekua izatean garrantzia ahantziz. Norberak bere errealitatea sortzea eta besteek hau onartzea. Onartu eta ikasi. Ahaztu egiten baitzaigu ere entzuten ikasten dugula.

Eta noski, Esti, guzti honek zenbateko garrantzia duen inklusioarekin... bakoitzak bere errealitatea sortzen lekua hartzen du; inklusioak (zenbaiteten elementu utopikoa dirudien arren) denentzat lekua duen eredua da. Irakasleak, haur bakoitzaren bizitza ongi entzun eta ezagututa inklusioruntz emango den pausua pentsatu dezakeguna baina handiagoa izango da seguraski. Beraz, teknika honen indarguneak kontuan hartuz; zergatik ez gara integratzen saiatzen hasten?

Maider Azarola Zubizarreta:

BIZI ESPERIENTZIAK

Honako idatzi honetan 2 bizi esperientzien inguruan hitz egingo dut. Bata migrante baten inguruko dokumental baten bidez ezagutu dut, Miñan izenekoa. Bestea berriz, esquizofrenia diagnostikatu zioten neska baten ingurukoa da.

Bi istoria desberdin izan arren, badituzte hainbat gauza amankomunak. Horien artean, biak direla lehenengo pertsonan kontatutako istorioetan oinarritutako aurkezpenak. Horrek, aberastasun handia ematen diolakoan nago eta aldi berean zer esan handia pizten duten istorioak direla.

Dokumentalaren izenburuan ondo ikus dezakegun moduan "Miñan" du izena. Honek miñean (en el dolor) adierazi nahi duela uste dut. Bizitako istorio gogoangarri bati eman dakioken izenburu aproposa dela deritzot.

Tesiari helduz, bertan egindako hainbat aipamen komentatzea gustatuko litzaidake, horien artean, "behar berezien" ingurukoa. Benetako eskola inklusibo bat sortu nahi badugu, kontzeptua aldatzen hasi behar garela azaltzen du. Hau da, orain arte behar bereziak dituztenei, curriculum ezberdin bat egitea ulertu da inklusioa bultzatze gisan. Gaur egun ordea, konturatu gara inklusioa bultzatu nahi badugu, haur guztiei eskaini behar zaiela haien beharren araberako hezkuntza pertsonalizatua. Denok baikara desberdinak eta denok baititugu behar desberdinak.

Bi ereduetan ikusi ahal izan dugun moduan, bai errefusiatuekiko eta baita diagnostiko psikiatrikoa duten pertsonekiko aurreiritziak apurtzeaz ere hitz egiten da. Hau da, istorioa protagonista berak kontatzea lehen pertsonan eta ez gure aurre-jakintzatik abiatuta. Honekin, benetako istorio originala ezagutzeaz gain, kontaketan bertan hitzez azaldu ezin zen informazioa jasotzeko aukera dugu. Amets arzaillusek azaltzen zuen moduan, isiltasun asko egon ziren haien elkarrizketan. Kontakizun bat entzuten ari garela, isiltasun batek hainbat hitzek baino askoz gehiago esan dakigukela ondoriozta dezakegu honekin.

Bestalde, komunikatzeko modua ere aipatu nahiko nuke. Ibrahimaren kasuan marrazki batzuk egin zituen eta bertan, hari gertatutakoaren isla garbia azaltzen zen. Alegríaren kasuan berriz, ahoz komunikatzea kostatzen zitzaionez, "cuaderno de vida" bat izan zen haren informazio iturri nagusi. Kontakizun bat egiterakoan, bizipenak oroitu eta bizitakoa berriro sentitzen dugu. Batzuetan hori ekidin nahia izan daiteke gure erreflexua. Horregatik, gure protagonistek hitzez baino, beste modu batean komunikatzen zuten haiei gertatutakoa. Amets Arzallusek adierazten zuen moduan, "eztarriko korapilo" hori ekidin nahian edo.

Arzallusen beste hitz batzuk aipatu nahiko nituzke, hain zuzen ere ikuspuntua aldatze aldera esaten dituen hainbat gauza oso interesgarriak iruditu baizaizkit. "Migrantea bere ezintasunetatik baino, bere gaitasunetatik erakustea" dira Amets Arzaillusek erabilitako hitzak. Esaldi hau oso esanguratsua iruditzen zait eta hezkuntzan aplikagarria delakoan nago. Hau da, haur asko eta asko ez da gai bere gaitasunak ikusteko. Guk ordea, hezitzaile moduan horiek bistaratu eta jakinarazi behar dizkiogula iruditzen zait. Horretarako, haurra ondo ezagutu eta bere bizi istorioa zein den jakitea beharrezkoa izanik.

Tesiak ere begirada aldaketa bat proposatzen zuen. Hau da, urritasunean jarri beharrean arreta, haur bakoitzaren gaitasunetan jartzea hain zuzen ere.

Idatziari amaiera emateko, bizi istorioen garrantzia azpimarratzea gustatuko litzaidake. Haiengandik zenbat ikasi dezakegun konturatu eta horrelako gaietan begiak zabaltzen hasteko garaia dugula esatea ere beharrezkoa da. Niri pertsonalki gai honen inguruko jakin miña piztu eta Miñan liburua irakurtzeko interesa sortu zait. Oso gai interesgarria iruditu zait bizi istorioena eta 40 aldi honetan lantzeak bere esanahia ematen diolakoan nago. Gertaera bakarra izan arren, 40 aldi honetan bakoitzak bere errealitatea biziko du. Egoera eta bizipen oso desberdinak ematen ariko dira honekin batera eta ondorioz, oso bizi istorio desberdinak sortuko dira.


© 2020 Heavy Lab. Todos los derechos reservados.
Creado con Webnode
¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar