Pausoka eta Maiteder

Aurreko asteartean Maiteder magisteritzako eraikuntzara etorri zen gure hitzaldi bat ematera. Lehenik hitzaldi intesgarria zein baliotsua izan zela esan beharra dago eta era berean, Maitederrek kontatu zigun bizipena ezagutzea irakasleentzako zein beste edozeneintzako ezinbestekoa dela deritzogu. Labur esanda, Maitederrek bere semearen eta bere familiak bizitako bizipenei buruz hitz egin zigun eta aipatu beharra dago bizipen horiek oso gogorrak direla.
Hitzaldi honen bidez irakasleok gure haurren ongizatea kontuan izateaz gain familekiko zein garrantzitsuak garen konturako gara. Irakasleen zereginetako bat haurren bizitza ahalik eta erosoen, politen bihurtzea da eta hori lortzeko haurren familiak kontuan izan behar dira.
Modu berean, etorkizunean irakasle izango garenean haur guztiak errespetatu behar ditugu eta gure gizartean aniztasun handia dagoela kotuan izanik, bakoitza den bezalakoa errespetatzea ezinbestekoa izango da; modu horretara haurraren bizitza kalitatea hobetu eta familiak ere zoriontsuago egingo ditugu.