NATURAREKIN JOLASEAN

Kaixo guztioi!
Hemen gatoz berriz ere, bizitzen ari garen egoera errazagoa izateko eta denbora pasatzeko jarduera bat proposatuz. Gaurkoan ere eskulana izango da collage, mural baten modukoa), haurrekin erabili daiteken modu politenetakoa iruditzen baitzaigu.
Jarduerari, "Naturarekin jolastuz" jarri diogu izena, postaren izenburuan ikusi dezakezuen moduan; bertan naturatik hartu ditugun gauzak erabili ditugulako, esaterako, hostoak, loreak, makiltxoak, belarra... Guk naturan aurki dezakeguna erabilltzeak, arrazoi bat du. Alde batetik haurrei beraiek nahi dutena hautatzeko aukera, manipulazioa, esperimentazioa, naturarekin kontaktuan egotea... bultzatzen duelako eta bestetik, interesgarria izan daitekeelako naturarekin zerikusia duen jardueraren bat proposatzea.
Hau beti ere, bakoitzaren egoera kontuan hartuz. Ez baduzu etxean belazerik, arbolik edota lorerik, ez da ezer pasatzen beste era batera egin edo molda dezakezu collage edo muralaren antzekoa, koloretako paperak erabiliz, kartulinak, aldizkariak, egunkariak...
- Murala egin aurretik, etxe inguruan aurkitutako elementu naturalak bildu eta geroago hautatu genituen, goran aipatuak daudenak hala nola, loreak, belarra, hosto ezberdinak, makiltxoa...

3. Behin makiltxoa itsatsita izan da, aukeratutako elementuak paperean jartzen hastea bakarrik falta da. Elementuak nahi eran itsastea librea da, dakizuen moduan modu asko baitaude, gauzak egiteko!

4. Orain zuen txanda da, jarri zaitezte martxan murala eraikitzen eta ez izan beldurrik elementu ezberdinak nahasteko garaian, aniztasuna agertzeak aberastu besterik ez du egiten eta guztia. Ziur gaude gainera, mural paregabea aterako zaizuela! Eta badakizue zuen lanak konpartitu edota idei gehiago nahi badituzue, kontaktatu gurekin, animatu!