Tabakalera 4. eguna

21.02.2020

Tabakalerako 4. saioaren "kritika"

Azkeneko saioa Tabakaleran egin genuen eta bideoaren aurkezpena egitea egokitu zitzaigun klasekide, irakasle eta tabakalerako moderatzaileen aurrean. Eserita geunden bitartean bideoak ikusten joaten ginen eta gure bideoa ikusi ostean, oholtzatxora igo eta bideoaren inguruko azalpena eman genuen; zergatik grabatu genuen modu horretan, baliabideen erabilera, bideo estiloaren zergatia eta abar.

Behin gure azalpena eman eta gero, tabakalerako moderatzaileek beraien usteak eta iritziak adierazki zizkiguten: erabilitako material naturalen bidez, hau da, hostoen bidez naturarekin konektatzea lortu genuela esan ziguten, xehetasunak azaltzeko, indartzeko eta ikusteko aukera paregabea izanez. Onartu beharra dugu moderatzaileek esandako guztia, modu inkontziente batean lortu genuela, beraiek esan arte ez baiginen ohartu.


© 2020 Heavy Lab. Todos los derechos reservados.
Creado con Webnode
¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar