Tabakalera 3. eguna
14.02.2020
Tabakalerako 3. saioaren "kritika"
Egun horretan eguraldi paregabea zegoenez, bideoa kanpoan grabatzea erabaki genuen; unibertsitate aurrean aurkitzen diren egurrezko bankuetan hain zuzen ere. Bankuen aukeraketa ez zen kasualitatea izan, azken batean baliabide naturalak erabili nahi genituen eta horretarako, egurrez eta zuhaitzetako hostoez baliatu ginen.
Ostean, bideoa nola grabatu erabaki genuen, hau da, nork grabatuko zuen, zein modu erabiliko genuen (zooma egiten), noren ahotsa erabiliko genuen, nork kenduko zituen hostoak argazkitik eta abar. Behin hori erabakita, grabatzeari ekin genion eta egia esan, uste baino hobeto atera zitzaigun, lehen saiakeran grabatzea lortu baigenuen geldialdirik gabe.