Kike Amonarriz

Aurreko egunean Kike Amonarrizek hitzaldi bat eskaini zigun magisteritzako eraikuntzan. Edonola ere hitzaldia eduki baino lehenago bagenekien zein zen Kike Amonarriz, hitzaldia eduki baino lehenago klasean ur handitako programa ikusi eta berak azaldu behar zigun gaia landu baigenuen.
Hitzaldian gaur egun euskararen egoera nolakoa den azaldu zigun eta baita euskarak urteetan zein nolako bilakaera izan duen ere. Esan beharra dago hitzaldia interesgarria izan zela eta euskarari buruz gauza gehiago jakin eta ikasi ahal izan genuela.
Hitzaldia amaitu ondoren gure artean irakasle gisa zein garrantzitsua den gure ikasleak hiztun aktiboak bihurtzea eta ez bakarrik euskera erakustea aipatu genuen. Irakasle gisa ezinbestekoa izango dugu edo behinik helburu gisa hartu behar dugu gure ikasleak euskal aktiboak bihurtzea, modu horretara gure ikasleen egunerokotasunean euskarak presentzia izango baitu.