BOLOEN JOLASA

Kaixo guztioi! Gaurkoan familian egin daitekeen jarduera bat aurkezten dizuegu. Elkarlanean egitea proposatzen dugu, horrela, momentu paregabea eta dibertigarria izango da denentzat! Gainera, geroago erabili dezakezuen jarduera izango da, lengusuekin, lagunekin...
1. Lehenik eta behin bost esne botila hartu ditugu. Ez dute zertan esne botilak izan behar, zumo, batidoak, ur botilak ... baliagarriak dira. Lehenik eta behin eskulanekin hasteko, plastikoa kendu diegu botilei, txuriak geratu arte, geroago nahi dugun eran apaintzeko.

2. Behin plastikoa kenduta, apaintzeko erabiliko ditugun materialak aukeratu ditugu, esaterako koloretako paperak, permanentea, goma eva horia eta grixa, zinta berdea, aldizkarien zatiak... eta ahaztu gabe kola txuria noski, den-dena itxasteko.
3. Behin material guztiak prest ditugula, botilak apaintzen hasiko gara, testura eta kolore ezberdinak nahasten ditugun heinean.
4. Apaintzen amaitzean, (nahi duzuenaren arabera) botilaren barruan soinua atera lezakeen gauzak sartuko ditugu: harriak, ura, paper zatiak, lenteja-arroza-babarruna-garbantzu aleak... nahi eta eskura dituzuen gauzak; eta horrela botila erortzean soinua atera dezan eta dibertigarriagoa geratu dadin. Hau gure proposamena da, eta argi dago zuen erara moldatzeko aukera duzuela.
5. Behin aurretik azaldutako guztia egin da, botilak era egokian antolatuko ditugu (hiruki baten forman adibidez) eta pilota edota baloi batekin probatzea geratzen da. Hau aurrera eramateko gauden egoeran ikusita, etxeko leku zabalen bat edota pasiloa izango zen aproposena. Jardina edo atari koxkor bat duenak ere, leku aproposa du jarduera martxan jartzeko.

6. Hau izango litzateke guk probatutakoan atera zaigun emaitza. Orain zuen txanda da, ea nola ateratzen zaizuen eta espero dugu jarduerarekin dibertitzea.
7. Jarduera nola atera zaizuen bidali nahi badiguzue, jarri gurekin kontaktuan eta partekatuko ditugu emaitzak eta iradokizunak.