Tabakalera
Tabakalerako lehen bisitaren "kritika"
Bi orduz tabakaleran egon eta erakusketa bat ikusi ostean, talde bezala apur bat galduta geratu ginela iruditu zitzaigun. Ideiak ez zitzaizkigun oso argi geratu eta han ikusitakoa gure Lan Modularrarekin lotzeko arazoak izan ditzazkegula iruditzen zaigu.
Lehenengo zatian erakusketa bat ikusi genuen eta nahikoa denbora izan genuen han zegoena analizatzeko. Hala ere bertan ikusitakoa azalpenik gabe ulertzea oso zaila suertatu zitzaigun. Azalpenak entzun ostean, erakusketak zuen lotura posible bat ulertu ahal izan genuen, baina ezin izan genuen ezer berezirik atera.
Bigarren zatian berriz, taldeka jarri eta hainbat jarduera burutu genituen. Gure argazki bat aukeratu eta hura deskribatu behar genuen objektiboki.
