HIZKUNTZAREN DIDAKTIKA

IPUINEN LANKETA

Badakigu Haur Hezkuntzan baliabide gisa ipuinek duten garrantzia. Horregatik, 12 ipuinen irakurketa egin dugu eta gerora, hauetatik bat aukeratu eta gelakideen aurrean aurkeztuko dugu.


Hausnarketa

Ortzadarra taldeak 12 liburu irakurri ostean "Gixela nire laguna da" istorioa aukeratu zuen. Liburu bat baino gehiago gustatu arren, antzeztu eta besteei azaltzeko egokiena hauxe iruditu zitzaigun. Haurrei aniztasunaren inguruko jakinduria zabaltzeaz gain, entretenitzeko modu aproposa izan zitekeela iruditu zitzaigun. Horregatik, istorioa azaltzeko antzerki bat prestatzea pentsatu genuen. Bertan, gutako 2 kidek narratzaileek kontatutakoa antzeztu zuten bitartean, beste hiru pertsonak istorioa narratu zuten.

Aniztasunari dagokionez, istorioaren amaierara arte ez da aipatzen haurra itsua dela eta bere gainontzeko ezaugarri on guztietan zentratzen da. Guzti hori kontuan hartuz, haurrei itsuekiko eduki dezaketen perzepzioa berritu daitekeela iruditzen zaigu eta hori guztiz aberatsa da haurrentzat.

Ondorioz, haur bati ipuin bat kontatzeko garaian, ipuina zentzuz eta aurrez helburu zehatz batzuk jarririk aukeratzea beharrezkotzat jotzen dugu. Ondoren, ipuina kontatzeko moduak eta egoerak ere pertsonalki landu eta garatzen joatea ere aipatzekoa dela iruditzen zaigu.


© 2020 Heavy Lab. Todos los derechos reservados.
Creado con Webnode
¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar