
BUDA EXPLOTÓ POR VERGÜENZA
SARRERAK INKLUSIOAREN BEGIRADATIK

Ainhoa Arruti Bereziartua:
Inklusioa zer den mila aldiz hitz egin dugu klasean, zein baldintza bete beharko zituzkeen eta abar. Baina dokumental hontan islatzen al da hori?
Hasiera partean neskatoak eskolara joan nahi zuen idei horri jarraituz, mutilen eskolara iristen da eta bertan dagoen irakasleak (gizonak) ez du behar bezala tratatzen eta sentiarazten haurra. Orduan, non dago haurrek jarraitu behar duten irakasle eredu egokia?? Ez al da irakaslea inklusioa aurrera eramateko tresna baliagarrienetako bat? Alde honetatik gu irakasle izango garen heinean, lan handia egin behar dugula nabarmentzen dut, haurrei beharrezko hezkunzta eskaintzeko garaian.
Gero inklusioa al da, neskatoari bere ilusio handienarekin erosi duen koadernotxoa kendu, berarentzako egin duten zuloan sartuarazi, zuloak dituen poltsa jarriarazi buruan eta bere inguran korro bat eginez, beraretaz barre egitea??
Emen txertatze dizkizut, dokumentala ikusi ondoren bururatu zaizkiten pare bat esaldi: "Nahi eta ezin, ezin dio bere bideari ekin" eta "Inklusioak, elkarreraginaz eta ilusioz egina egon behar du. Inguruko partaide guztiak, elkar lanean murgilduz eta errespetuz jokatuz".
Larraitz Artola Zuriarrain:
Egun hauetan etxe barruan egon behar garenez filmak ikusteko aukera paregabea dela esan dezakegu. Eskola Inklusiboaren gairako Buda explotó por verguenza filma ikustea gomendatu ziguten eta zertaz dijoan esan baino lehenago film unkigarria zein gogorra dela esan dezakegu.
Filma labur azalduta, Baktay neskato afganiarra da eta bere desiorik handiena eskolara joteea da. Edonola ere Baktay- ek arazo bat du, hain zuzen ere, emakume izategatik oztopo handiak aurkitzen baititu eskolara joan ahal izateko. Hala nola, irakasleak neskatoarekiko jarrera ezkorra erakusten du, bere inguruko haurrek jazarri egiten dute... Zuen ustez inklusioa bultzatzen duen gizartea al da?
Esan bezala, filmean Baktay emakume izateagatik ezin du eskolara joan eta honen bidez giza eskubideak ez direla errespetatzen ondoriozta daiteke. Haur guztiek generoa delako izanda ere eta baita nungoak diren kontuan izan gabe eskolaratzeko eskubidea dute; beraz, filmean zein bizitza errealean eskubide hau hausten ari dela azpimarratu beharra dago.
Irakasle zein gizarteko kide gisa haur hauei beraien eskubideak betetzen diren baliabideak eskaini behar dizkiegu eta era berean gure xedea haur guztiak errespetatzea da, beti ere inklusioa bultzatuz.
Laburbilduz, filmean inklusioa alde batera uzten dela esan daiteke eta haurrek merezi dituzten eskubideak baztertzen direla ondoriozta daiteke.
Maider Azarola Zubizarreta:
Oso bideo interesgarria iruditu zait. Hezitzaile orok ez ezik, gizarteko kide askok ikusi beharko luketeen pelikula delakon nago. Daukaguna baloratu eta gure jokabideei pare bat buelta emateko bideo aproposa da. Egun hauetan bizitzen ari garen berrogeialdian ikusteak gainera, balio bikoitza ematen diolakoan nago. Oso erosoa izan daiteke nork bere etxeetatik, wifi azkar eta teknologia puntako ordenagailuekin lanak egin eta estresaz kexatzea. Zer gertatzen da ordea egoera komodo hori usaitu ere egiten ez duten guztiekin???
Gure lanbidean ezin gara bakoitza bere errealitateko adibide edota pentsaeretatik abiatu. Haur bakoitzaren errealitatea ezagutu eta ulertzea lanik errazena izan daiteke. Behin egoera ezagututa, haurrari baliabide egokiak eskaini eta gure gizarte kapitalista honetako estereotipoetatik ez abiatzean dago gakoa. Haur bakoitzari, izan dezakeen motxila pixutsu hori eramaten lagundu eta tresnak eskaintzea da helburua.
Guretzat normala dena, askorentzat amets bat izan daiteke; pelikulan ikusi dugun moduan, eskolara joatea bezalako gauza bat hain zuzen ere. Koaderno bat, arkatz bat, ikasteko aukera bat... falta zaizkigunean edota pelikula ikusi eta enpatizatzen dugunean konturatzen gara gauza horien balioaz. Etxean sartuta egon behar garela esaten digutenean gure paseo, lagunen besarkada edota nahi duguna egiteko izaten dugun askatasunaren beharraz ohartzen garen moduan. Pentsatzeko moduak aldatu eta duguna baloratzen hasteko garaia dela uste dut. Ez pertsonalki soilik, gizarte eta mundu oso bat bezala baizik.
Johana Bachiller Aldazabal:
"Buda explotó por verguenza" filma ikusteko aukera izan dut. Lehenik eta behin filmaren laburpena eta ondoren bertan inklusioa bermatzen den adierazierako dut.
Film honen protagonista Baktay da, berak eskolara joan nahi du baina horretarako koaderno eta arkatz baten beharra dauka baina bere egoera ekonomikoak ez dio laguntzen. Ondorioz, hainbat truke egin ondoren koadernoa lortzen du. Hura lortuta, eskolara joaten da baina bertan ez dute onartzen, mutilentzako delako eta nesken eskolara bidaltzen dute. Horren bidean, mutilez osaturiko haur talde batekin topatzen da, non Baktay haien esanak beterearaztea egin nahi duten baina berak eutsi egiten die aginduei. Azkenean, hainbat oztoporen ondoren nesken eskolara iristen da baina nire ustez, ez da Baktay-k espero zuena. Izan ere, haur askok osatzen zuten gela eta bertako baldintzen ez dute neska honek gustura sentitzea bermatzen. Beraz, konturatzen da orain arte ikasitako guztia berak bakarrik lortu duela eta ondorioz, horrela jarraituko duela interpretatu dut.
Ondorioz, film honetan inklusioa kontuan hartzen ahal da? Argi dago ez dela bermatzen, eskolarizazioan genero bereizketa bat dagoelako, alde batetik mutilak eta bestetik neskak ikasten dute, hain zuzen ere, eskola segregatuaren eredua.
Gizarte eredu horretan bertako esterotipoak txikitatik barneratzen direla argi dago, hori ikusten dugu pelikulak islatu nahi duen Baktayren egoeran, adibidez eskolarizazio eza, bere aizparen zaintzaz arduratzeagatik.
Pelikula honek islatzen duen errealitatea kontuan hartu beharko genuleeka uste dut eta etorkizun batean irakasle naizelean oso baliagarria izango zaitela ziur nago. Bestalde irakasle izango direnei pelikula hau ikustea gomendatuko nieke.
Iraia Arruti Hidalgo:
"Nahia eta ezinaren arteko borroka"
Aipatu beharra dut filma ikustean inpotentzia eta oilo ipurdia izateaz gain, begietan pare bat malko ere izan ditudala. Nahia eta ezinaren arteko borroka horrek sortutako emozioetatik abiatuz, iraskalearen egin beharreko eta dugun esku hartzeko potentziaz baliatzeko eta konturatzeko hausnarketara iritsi naiz. Irakasleak ezinaren sendatzaile eta eraldatzaile gara eta izan behar gara.
